RSS

4. Hizkuntza plangintza eta euskarari eginiko plangintzak

Atal honetan Euskararen aldaerak irakasgaiari dagokion 4.gaiko glosategia landuko dut.
Hizkuntza plangintza: hizkuntzaren eta hizkuntzen egoerei buruzko jokabideen antolaketa, beti ere, gizartearen hizkuntza-ohituretan eragin bat izateko.
Ingurumeneko baldintzak eta testuingurua aintzat hartuz, hizkuntzekiko ekintzak eta jarraibideak antolatzen ditu, aldez aurretik ezarritako helburuak lortzeko.
Plangintza motak
1.    korpusarena: hizkuntzak izatez dituen alderdi ezberdinak lantzeko egitasmo zehaztuak dira. Are gehiago, hizkuntzaren egitura egoera berrietara moldatzea.

Korpusak atal hauek biltzen ditu:
•    gramatika eta lexiko araudi bateratzailea
•    idatzizko kode bateratua
•    aldaki ezberdinen erabilera

2.    estatusarena: hizkuntzak gizartean duen egoeraren eta egoera horren inguruan antola daitezkeen plangintza ezberdinak. Hizkuntza komunitatearen egituran eragin nahi du.

Estatusari dagokio:
•    legezko egoera finkatzea
•    irakaskuntza aratu eta betetzea
•    hizkuntzaren erabilera soziala, alor publikoan zein pribatuan, sustatzea.

Mikromailako planak:  Eremu txikiera aplikatzen diren eta helburu operatiboak nagusi dituen plangintza. Erakunde pribatuek eginak, taldekoak edota norbanakoak izan daitezke.
Makromailako planak: Helburu estrategikoak izaten dituen eta eremu handietara aplikatzen diren plangintzak. Normalean gobernuak finkatzen ditu mota honetako plangintzak.
Hizkuntzaren normalizazioa (euskara): Euskara hizkuntza minorizatua izanik, diglosi egoeratik irten eta gizarteko esparru guztietan erabiltzea helburu duen prozesua.

Txepetxen eredua

Txepetxen eredua hizkuntzaren ikaskuntzarako teorizazioa da. Edozein hizkuntza ikasterako orduan, honako hauek dira ezinbesteko faktoreak: motibazioa, ezagutza, eta erabilera
•    Hirurek nahikotasun maila lortu behar dute, hirurak batera daudelako. Faktoreren batek nahikotasun maila hori lortu ezean, gainerakoek ere huts egingo dute.
•    Haurtzaroan motibazioa berezkoa da, eta ezagutza eta erabilerarekin uztartzen da.
•    Heldutasunean faktoreetako batek ez badu aipatutako nahikotasun maila erdiesten, beste biek ere huts egingo dute.
Beraz, hiru faktoreak zaintzea erabateko garrantzia duen baldintza da.
Bi ibilbide bereizten ditu ikasketa prozesuan:
•    A: haurtzaroan gertatzen dena, zeinean dena berezkoa den, modu naturalen batean gauzatua.
•    B: helduena, bigarren mailakoa eta kulturala.
•    Helduengan hiru faktoreak induzituak dira: lehenengoa motibazioa da (norberaren sustraietara itzuli nahia, gizarte batean integratzeko nahia, lana bilatzeko lagungarria, lanbideren baten sartzeko eskakizuna delako etab). Motibazioak eraginda, elkarren segidan datoz ikastea eta ezagutza, eta horren ondorioz erabiltzea, beraz, zenbat eta ezagutza hobeagoa eta sakonagoa, orduan eta erabilera errazagoa, aberatsagoa eta ugariagoa.

Fishmanen eredua
Fishman, hizkuntzak galtzen doazela kezkaturik, hizkuntzak indarberritzeko eredu bat argitaratu zuen 1991. urtean. 2001.urtean berrargitaratu zuen euskararen egoerari tartea eskeiniz.
Lurralde berean bi hizkuntza daudenean batak (Y) bestea (X) ordezkatzera jotzen du, hiztun talde baten hizkuntza nagusia hartzen duenean funtzio garrantzitsuenetarako, menpeko hizkuntza zokoratuz. Ordezkapen hori maila eta egoera ezberdinetan hasi eta garatzen da, hizkuntza-trebetasunekin lotzen delarik
Lau dira trebetasunak: hizketa, entzutea, idaztea eta irakurtzea.
Hizkuntza eraberritzeko oinarrizko faktorea belaunaldien arteko transmisioa da. Gurasoengandik seme-alabeetara trasmititzen ez bada, hizkuntza hori desagertzera kondenatuta dago. Dena den, hizkuntza-ordezkapena baldintzatzen dute faktore ugari daude:
•    Hizkuntzaren arnasguneak: leku hauetan hizkuntza gutxitua da nagusi eta bertan gehiengoak naturaltasunez hitz egiten du hizkuntza hori.
•    Reversing Language Shift (RLS): Hizkuntza-ordezkapenaren prozesuari buelta emateari deitzen zaio, eta euskaraz indarberritzea esaten zaio.

Belaunaldien arteko etena neurtzeko zortzi mailatako eskala bat gauzatzen du. Hizkuntzari eskalan dagokion zenbakia zenbat eta altuagoa izan, orduan eta larriagoa izango da pairatzen duen egoera.

Behatokia (euskararena): begira, zain egoteko tokia litzateke. Euskararen arloan, Hizkuntz Eskubideen Behatokia Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatu eta bideratu duen fundazioa da. Behatokia Euskal herritarren hizkuntza-eskubideak zaintzen ditu eta eskubideok Euskal Herri osoan, arlo publikoan nahiz pribatuan, babestera bideratzen du bere jarduna.
Izan ere, Euskal Herrian, ez dago herritar guztientzat aukera berdintasunik hizkuntzaren arloan. Euskarak, Euskal Herriko betidaniko hizkuntzak, ez du status ofizialik Euskal Herri osoan eta euskal hiztunek egunero dituzte ukatuak beren hizkuntza-eskubideak.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN): Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskararen Aholku Batzordeak aurreko bi hamarkadetan gauzatutako hizkuntza-politikaren emaitzak eta hizkuntza-normalizazioan erabilitako baliabideak aztertu zituen 1996 eta 1998 artean. Horren ondorioz Eusko Legebiltzarrak 1999an, onartu zuen EBPN.
•    Xedeak
Nagusia:
•    Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea.
Estrategikoak:
•    Euskara ondorengoetaratzea: euskararen transmisioa etengabekoa izatea.

•    Euskararen erabilera: euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza

•    Euskaldun gazteei euskara erakartzea eta gaztelania bezain baliozkoa egitea eta hori lortzeko euskarazko zerbitzuen eskaintza eskolaz kanpoko beste erabilera eremuetara zabaltzea.

•    Euskararen elikadura: euskara eroso eta erraz hitz egin eta erabiliko bada elikatu egin behar da, liburu, irrati, aldizkari, egunkari, telebista eta abarren bitartez.

Iturri bibliografikoak

 

 

Laburpen hitzak: , , , , , , , , ,

3. Metodologia

Atal honetan Euskararen aldaerak irakasgaiari dagokion 3. gaiko glosategia landuko dut.

Metodologia:  Zerbait egitean edo arazo bat ebaztean erabiltzen diren prozedura, teknika edo saiakuntzak; prozedura jakin bat edo prozeduren multzoa.

Metodologia (soziolinguistika): Soziolinguistikako ikerlanek materialak batzea, material horrek aztertzea eta ondorioak ateratzea eskatzen dute, hurrenez hurren.  Eskema honakoa da:

1.    Lana aukeratu eta lanaren hipotesiak:Atal honetan finkatu behar da  zer aztertuko den, non burutuko den lana, hiri txikia edo handia, komunitate bat edo gehiago eta hauen ezaugarriak finkatu, hizkuntza-aldagaiak hautatu…

2.    Lekukoen hautaketa: atal honetan laginketarako funtsezkoak diren ezaugarriak jaso behar dira: lekukoen adina, sexua, hezkuntza, giza-maila, jaiotze lekua, etnia…

–    Laginketa: Laginak biltzea, hartzea, jasotzeko prozesuari deitzen zaio.

–    Ausazko laginketa: Populazio batetik zoriz ateratako lagina. Hots, aztertzaileak azpitalde bakoitza osatzen du ausazko hautaketaz.

–    Nahitako laginketa: Estratuen banaketa proportzionala aukeratzen duen laginketa. Are gehiago, giza-kategoriak eta ikerketan nahi diren hiztunen profilak eta zenbakiak finkatzen dira.

3.  Emaitzen bilketa: Atal honetan ez dago batasun metodologikorik, metodologia bat baino gehiago erabil daitekeelarik, baina funtsean denek bide berdintsua jarraitzen dute. Kasu guztietan grabaketak egin behar dira.

–  Polimorfismoa: hitz batek, bere egitura morfologikoaren barnean konbinazio ezberdinak izanik, adierazteko era ezberdinak izatea.

4. Emaitzen analisia: bi analisi mota bereizten dira atal honetan:

–    Analisi kuantitatiboa: Jasotako informazio guzti horretatik zatiak egitea eta fenomenoa identifikatzea.

–    Analisi kualitatiboa: Zati osoa identifikatutakoan elementuak jasotzea, bakoitzaren kantitatea zein den ondo ezagutuz.

Metodologia (dialektologia): hona hemen dialektologiak jarraitzen duen metodologiaren eskema nagusia:

Galdekizuna: ZER

–    Zuzena: deixia eta argazkien bidez ematen dena.
–    Zeharkakoa: beste galderaren edo hizkuntzaren bitartez ematen dena.

1.    Naming
–    Naming: erantzuna bakarra, asmakizun moduko galderen bitartez jasotzeko.
–    Talking: asmakizun itxuraz, erantzun anitza.
–    Reverse: hitz bat jaso nahi denean, baina luze eginez gai bati buruz.

2.    Completing
–    Completing: informatzaileak bete behar duen hutsunea.
–    Converting: aurrekoaren gauza bera, baina erantzun taldeekin.

Lekukoak:NORI
Helburu eta dialektologia motaren arabera, lekuko bat edo beste hautatu.

Inkestak:NON
Lanaren arabera, lekuak ongi aukeratu, mugak zaindu…

–    Lan monografikoa: leku edo lurralde jakin batera mugaturiko lana.
–    Geografia linguistikoa: 1go gaian aipatuta
–    Geolinguistika: 1go gaian aipatua

Materialen prozesaketa:

–    Transkibaketa: Hizkuntza baten elementuak, hotsak nahiz zeinuak (jatorrizko idazkera zeinahi dela ere), letrazko edo zeinu fonetikozko beste sistema idatzi batez adieraztea.
–    Kartografiaketa: Mapak lantzeko, marrazteko eta argitaratzeko erabiltzen diren azterketa eta eragiketa zientifiko, artistiko eta teknikoen multzoa, ematen diren hizkuntza fenomenoak mapetan kokatuz.
–    Datuen prozesaketa: datu baseak sortu, estadistika aplikatu: ACCES, SPSS)
–    Datuen analisia
–    Emaitzen aurkezpena (automatizazioa)
–    Ondorioak

Iturri bibliografikoak

  • Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  • Rosa Miren Pagolaren apunteak (Euskararen aldaerak irakasgaiko irakaslea)
 
Iruzkin bat utzi

Posted by on Abendua 30, 2011 in Metodologia

 

Laburpen hitzak: , , , , , , , , , , , , , ,

2. Hizkuntzen ukipena

Atal honetan Euskararen aldaerak irakasgaiari dagokion 2.gaiko glosategia landuko dut.

Hizkuntzen ukipena: Gizarte batean hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen denean gertatzen da. Lurralde berean hizkuntza bat baino gehiago erabiltzea arrunta izan da betidanik. Horregatik, hizkuntzak harremanetan daude, elkarrekin biziz. Beraz, bi hizkuntzen ukipena gertatzen da gizarte bateko hiztunek hitz egiterakoan txandakatzen dituztenean, aldaketaren ideia barneratuta duelarik. Hona hemen gerta daitezkeen hainbat fenomeno:

Sistemen ukipenaz gertatutakoak:
•    Interferentzia: elebitasun-egoeratan, bi hizkuntzen arteko ukipenaren ondorioz gertatzen den aldaketa.
•    Bateratasuna (konbergentzia): bi hizkuntza sistema hurbil daudenean elkartzeko duten joera.
•    Mailegua: hizkuntza batek beste hizkuntza batetik hartutako hitz edo bestelako hizkuntz elementua, bere egiten duelarik.
•    Kalkoa: hizkuntza batek beste hizkuntza bateko hitz edo esamolde bat itzuliz sortzen duen forma.

Hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen direnean:
•    Hizkuntzaren hautaketa
•    Hizkuntzaren ordezkapena
•    Kodigo aldaketa (hizkuntzen txandaketa)
•    Kodigoen nahasketa (amalgama)
Hizkuntzen ukipenez jarraitzen diren aldaerak:
•    Pidgin hizkuntzak: hizkuntza jakin baten sistema linguistikoaren sinplifikazioa, komunikazio mugatu eta murriztu bat bideratzen duena eta normalean, hiztunaren ama-hizkuntza ez dena.
•    Kreolera: ama-hizkuntza desberdinak dituzten giza taldeen arteko komunikatzeko bide bakarra bihurtu den hizkuntza.
•    Muga edo transizioko aldaerak.

Elebitasuna: bi hizkuntza erabiltzeko gaitasuna duen pertsona edo komunitatea adierazten duen fenomenoa da.
•    Banakoa: gizabanako batek bi hizkuntza erabiltzea.
•    Gizartekoa: gizatalde batek bi hizkuntza erabiltzea, bi hizkuntza-komunitate desberdin daudelako.
Eleaniztasuna: hiru hizkuntza edo gehiago erabiltzeko gaitasuna duen pertsona edo komunitatea adierazten duen fenomenoa da.
Diglosia: Komunitate batean bi hizkuntz sistema xede desberdinetarako erabiltzen direnean, hierarkia bat egoten delarik. Hau dela bide, hizkuntzen erabileren bereizketa sortzen da; bata erabilera jasoetako (administrazio, komunikabide, hezkuntzako) hizkuntza eta bestea maila apalagoko (famili giroko, lagunarteko) hizkuntza bihurtzen dira.

Iturri bibliografikoak

  • Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  • Rosa Miren Pagolaren apunteak (Euskararen aldaerak irakasgaiaren irakaslea).
 
Iruzkin bat utzi

Posted by on Abendua 28, 2011 in Hizkuntzen ukipena

 

Laburpen hitzak: , , , , ,

1.3 Hizkuntza jarrerak

Atal honetan Euskararen Aldaerak irakasgaiari dagokion 1.3 gaiko glosategia landuko dut.

Hizkuntza jarrerak: soziolinguistikaren arloari dagokiona eta giza-psikologiak aztertzen duena, hizkuntza, hizkuntza-barietate edo hiztun-talde jakin batekiko  izaten den jarrera.
•    Mentalista: zerbaiterako dagoen disposizioa (barruko egoerari erantzuten diona).
•    Konduktista: jendeak giza-egoerari ematen dion erantzuna (estimulu bati erantzuten diona).

Hizkuntzen jarrerei buruzko azterketen aplikazio motak:
•    Metodo kualitatiboa:  Hiztunak eztabaida-taldeetan antolatzen direlarik, galdera sorta bat prestatzen da eta hiztunak galderak erantzuten dituzte. Metodo honek jarrerak jasotzeko eta ikusteko aukera ezin hobea ematen du.
•    Metodo kuantitatiboa: galdekizunaren bitartez jasotako erantzunekin lan egiten da.
•    Metodo zuzena: galdekizuna eta zeharkako metodoa (grabaketa prestatuak adibidez).
•    Beste batzuk

Iturri bibliografikoak

Rosa Miren Pagolaren apunteak (Euskararen aldaerak irakasgaiko irakaslea)

 
Iruzkin bat utzi

Posted by on Abendua 28, 2011 in Hizkuntza jarrerak

 

Laburpen hitzak: , , , , ,

1.2. Hizkuntzaren bariazioa

Atal honetan Euskararen aldaerak irakasgaiari dagokion 1.2 gaiko glosategia landuko dut.

Aldaera: Laboven ustez, aldaera linguistikoak gauza bera esateko dauden aukerak dira, hau da, erreferente bakarra adierazten duten forma ezberdinak. Aldaerak arrazoi ezberdinengatik gertatzen dira, baina arrazoi nagusiak batez ere, hizkuntzak aldatzeko daukan aukeran oinarritzen da.
Aldagaia: aldagaia erreferente bakarra adierazten duten froma ezberdinen multzoa da. Aldagai batek beraz, eduki ditzake bi aldaera edo gehiago.
Bariazio linguistikoa: hizkuntzaren erabileran gauza bera adierazteko forma ezberdinak txandakatzerakoan erabiltzen den fenomenoa da.
Hizkuntzaren bariazioa: hizkuntza baten barnean erabiltzen den hizkuntza- barietateen multzoa da. Hizkuntzaren bariazioa, beraz, hiztunek hitz egiterakoan dauzkaten aukera anitzan oinarritzen da. Hizkuntzaren bariazioa era ezberdinetakoa izan daiteke eta, horren arabera, sailkapenak ere alda daitezke. Bi talde nagusi egin daitezke:
•    Diastratikoa: gizatalde batek hizkuntza aldaera mota bat erabiltzen duenean. Soziolinguistika, hizkuntzaren inguruko ikerketak egiteko orduan, gizartean oinarritzen da, eta aztertuko den gizataldearekin zerikusia duten hainbat faktore aztertzen ditu: adina, sexoa, maila sozioekonomikoa. hezkuntza maila, egoera pragmatikoa…

•    Geografikoa: lurralde zehatzetan gertatzen diren aldaketak aztertzen dituenean. Aldaera batzuk lurralde zehatzetan gertatu eta erabiltzen dira eta lurralde batetik bestera aldatu egiten dira. Dialektologia banaketa geografikoan oinarritzen da, lurraldetan gertatzen diren aldaketak batzen dituelako gerora ikerketak burutzeko.

Soziolektoa: gizatalde, klase sozial, adin-talde bakoitzak erabiltzen duen hizkuntza aldaera.

Idiolektoa: leku edo une jakin batean pertsona baten erabiltzen duen hizkera.

Iturri bibliografikoak

Rosa Miren Pagolaren apunteak (Euskararen aldaerak irakasgaiaren irakaslea)

 
Iruzkin bat utzi

Posted by on Abendua 28, 2011 in Hizkuntzaren bariazioa

 

Laburpen hitzak: , , , , ,

1. Soziolinguistika eta dialektologia: azalpen nagusiak

Atal honetan Euskararen aldaerak irakasgaiari dagokion 1 gaiko glosategia landuko dut.

Soziolinguistika: hizkuntza bere testuinguru sozialean (nork hitz egiten du, ze aldaera mota erabiltzen du, noiz, zertan, norekin…) aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra.
Soziolinguistika giza-zientziekin oso lotuta dago, hala nola, soziologia, antropologia, giza-psikologia eta pedagogiarekin. Soziolinguistikak hizkuntzak gizartearekin duen harremana bilatzen du. Are gehiago, zabala da, esparru bera beste diziplina batzuk ere jasotzen dutelako, adibidez: etnolinguistikak. Horregatik zentzu zabalago batean esan daiteke soziolinguistikak hizkuntza bere osotasunean hartzen duela eta hizkuntzaren egitura eta gizartearen egituraren arteko lotura eta eragina bilatzen duela. Soziologiak ikuspegi horizontala betetzen duela esaten da, “gizartean” eta honako faktore hauetan oinarritzen delako: mintzailearen izatea, mintzailearen estatusa, inguru-giroa, mintzaldiaren gaia eta bilatutako helburua.
Dialektologia: dialektoak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra.
Honako hauek hartzen ditu kontuan: norbanakoen erabilera, hizkuntzaren eraketa berezia, hizkuntzaren eremua eta mugak, dialektoen arteko mugak, dialektoen jatorria eta dialektoen estratifikazioa.
Hizkuntzaren banaketa dialektala egin eta dialektoen deskripzioa eta azterketa zientifikoa egiteaz batera, hizkuntzak dituen aldakien eta aldaeren azterketa diatopikoa eta diastratikoa egiten du, garaiak eta estiloak aintzat hartuz. Metodologiaren aldetik, bi zatitan banatzen da: geografia linguistikoa eta geolinguistika.
Dialektoa: hizkuntza baten aldaera, maila fonetiko, lexiko eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak dituena, eta lurralde mugatu batean mintzatzen dena. Egun, isoglosen bitartez mugatzen den lurralde zehatz batetan hizkuntza batek hartzen duen itxura. Honako hauek dira dialekto mota ezberdinak:
•    Kanpo irizpideetatik:
1.    Historikoa: arkaikoa/berria (berritzailea)
2.    Geografikoa: bable-a adibidez.
3.    Literarioa: prestigiokoa
4.    Soziala: soziolektoak.
•    Erabileraren ikuspuntutik:
1.    Normala: bizirik dagoena
2.    Beherunzkoa: galtzear dagoena
3.    Ondarrekoa: aztarna batzuetan gelditua
4.    Galdua

Euskalkia: Euskararen dialektoetako bakoitza.
Isoglosa: Bariazio dialektal jakin batengatik bereizten dire bi eremu geografiko banatzeko irudikatzen diren marrak.
Etnolinguistika: Hizkuntza baten eta hizkuntza horretaz mintzatzen direnen kulturaren arteko harremanak aztertzen dituen soziolinguistikaren adarra.
Geografia linguistikoa: Hizkuntzetan ematen diren aldaketak aurkitu eta elkarrekin erlazionatzen dituen dialektologiaren adarretako bat.
Geolinguistika: Fenomeno linguistikoen banaketa sozio-espaziala aztertzen duen dialektologiaren adarretako bat.

Iturri bibliografikoak

  • Harluxet hiztegi entziklopedikoa
  • Rosa Miren Pagolaren apunteak (Euskararen aldaerak irakasgaiko irakaslea)
 

Laburpen hitzak: , , , , , , ,

Twitter eskolan

Twitter-ek, sare sozial eta microblogging zerbitzuak, hainbat hezitzaileren arreta bereganatzea lortu du. Hauentzat tresna zinez baliagarria bilakatu da Twitter: batetik, eskolan erabiltzeko lanabes egokia delako, eta bestetik, hezkuntza arloko lankideen arteko zubi-lana burutu dezakeelako. Hauen artean George Mayo-ren kasua aipa dezakegu: twitter dela medio, bere ikasleen arteko ipuin baten idazketa proposatu zuen.

One of my goals was to try and collaborate online

Mayo-k “Many Voices” izeneko Twitter kontu bat sortu zuen, eta martxan zegoen ipuinari jarraipena emateko gonbita helarazi zien bere ikasleei, “tweet”-en bitartez. Sei asteren buruan, abiatutako ipuina bukatu zen, sei herrialde ezberdinetako ehun ikasleren partaidetzarekin batera.

It was incredibly simple and really amazing. says Mayo. My students and I would come in, and suddenly kids in China had written a chapter for the book

Gerora Mayo-k auto-argitalpenerako web-orrialde bat erabili zuen liburua inprimatu ahal izateko, eta interneten eskuragarri jarri zuen bere ikasleentzat. Hala ere, Mayo-ren ustez Twitter-ek bere mugak ditu eskolan erabiltzeko garaian. Ikasle bakoitzak kontu bana egin beharrean, Mayo-k kontu amankomun bat sortu zuen eta pasahitza eman zien ikasleei. Horrela, berak erabateko kontrola izango zuen kontua kudeatzeko.

The only reason I was able to use it was because it was teacher-controlled, he says. I don´t think Twitter would be appropiate for unleashing on students.

Twitter, ez da ikasleen arlora muga daitekeen tresna soilik, irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko tresna eraginkorra da. Aipatutakoa dugu Lucy Gray-ren kasua. Lucy-k parte hartuko dituen eztabaiden berri emateko, bere mintegiak bultzatzeko, sareko irakasleen topagune bilakatzeko eta beste hainbat zereginen berri emateko erabiltzen du Twitter.

The flow is fairly fast, she says, but the idea is that you don´t have to monitor every single thing that every single person says. I can look for five minutes and invariably I find something valuable.

Gray-k norbanakoaren entzuleria kontuan hartzeko eskatzen du, “tweet” berriak eskegitzeko orduan, batik bat, jarraitzaile asko baditugu.

For example, tweets about sitting at a coffee shop drinking a latte may not be appropiate for a professional audience and could clutter up other people´s Twitter pages, Gray says.

Bi adibide hauen bitartez azaldu nahi izan dut Twitter-ek hezkuntzaren arloan izan ditzakeen erabilera ezberdinak.

Erreferentziak

George Mayo (2008/09/25) Using Twitter as an Educational Tool [ Jasoa: 2011/11/26] http://searchenginewatch.com/article/2067486/Using-Twitter-as-an-Education-Tool
Lucy Gray (2008/06/25) Education Week: Educators Test the Limits of Twitter Microblogging Tool [Jasoa: 2011/11/26] http://www.edweek.org/dd/articles/2008/06/24/01twitter_web.h02.html

 
Iruzkin bat utzi

Posted by on Abendua 27, 2011 in Hezkuntza, Microblogging, Twitter

 

Laburpen hitzak: , , ,