RSS

4. Hizkuntza plangintza eta euskarari eginiko plangintzak

30 Dec

Atal honetan Euskararen aldaerak irakasgaiari dagokion 4.gaiko glosategia landuko dut.
Hizkuntza plangintza: hizkuntzaren eta hizkuntzen egoerei buruzko jokabideen antolaketa, beti ere, gizartearen hizkuntza-ohituretan eragin bat izateko.
Ingurumeneko baldintzak eta testuingurua aintzat hartuz, hizkuntzekiko ekintzak eta jarraibideak antolatzen ditu, aldez aurretik ezarritako helburuak lortzeko.
Plangintza motak
1.    korpusarena: hizkuntzak izatez dituen alderdi ezberdinak lantzeko egitasmo zehaztuak dira. Are gehiago, hizkuntzaren egitura egoera berrietara moldatzea.

Korpusak atal hauek biltzen ditu:
•    gramatika eta lexiko araudi bateratzailea
•    idatzizko kode bateratua
•    aldaki ezberdinen erabilera

2.    estatusarena: hizkuntzak gizartean duen egoeraren eta egoera horren inguruan antola daitezkeen plangintza ezberdinak. Hizkuntza komunitatearen egituran eragin nahi du.

Estatusari dagokio:
•    legezko egoera finkatzea
•    irakaskuntza aratu eta betetzea
•    hizkuntzaren erabilera soziala, alor publikoan zein pribatuan, sustatzea.

Mikromailako planak:  Eremu txikiera aplikatzen diren eta helburu operatiboak nagusi dituen plangintza. Erakunde pribatuek eginak, taldekoak edota norbanakoak izan daitezke.
Makromailako planak: Helburu estrategikoak izaten dituen eta eremu handietara aplikatzen diren plangintzak. Normalean gobernuak finkatzen ditu mota honetako plangintzak.
Hizkuntzaren normalizazioa (euskara): Euskara hizkuntza minorizatua izanik, diglosi egoeratik irten eta gizarteko esparru guztietan erabiltzea helburu duen prozesua.

Txepetxen eredua

Txepetxen eredua hizkuntzaren ikaskuntzarako teorizazioa da. Edozein hizkuntza ikasterako orduan, honako hauek dira ezinbesteko faktoreak: motibazioa, ezagutza, eta erabilera
•    Hirurek nahikotasun maila lortu behar dute, hirurak batera daudelako. Faktoreren batek nahikotasun maila hori lortu ezean, gainerakoek ere huts egingo dute.
•    Haurtzaroan motibazioa berezkoa da, eta ezagutza eta erabilerarekin uztartzen da.
•    Heldutasunean faktoreetako batek ez badu aipatutako nahikotasun maila erdiesten, beste biek ere huts egingo dute.
Beraz, hiru faktoreak zaintzea erabateko garrantzia duen baldintza da.
Bi ibilbide bereizten ditu ikasketa prozesuan:
•    A: haurtzaroan gertatzen dena, zeinean dena berezkoa den, modu naturalen batean gauzatua.
•    B: helduena, bigarren mailakoa eta kulturala.
•    Helduengan hiru faktoreak induzituak dira: lehenengoa motibazioa da (norberaren sustraietara itzuli nahia, gizarte batean integratzeko nahia, lana bilatzeko lagungarria, lanbideren baten sartzeko eskakizuna delako etab). Motibazioak eraginda, elkarren segidan datoz ikastea eta ezagutza, eta horren ondorioz erabiltzea, beraz, zenbat eta ezagutza hobeagoa eta sakonagoa, orduan eta erabilera errazagoa, aberatsagoa eta ugariagoa.

Fishmanen eredua
Fishman, hizkuntzak galtzen doazela kezkaturik, hizkuntzak indarberritzeko eredu bat argitaratu zuen 1991. urtean. 2001.urtean berrargitaratu zuen euskararen egoerari tartea eskeiniz.
Lurralde berean bi hizkuntza daudenean batak (Y) bestea (X) ordezkatzera jotzen du, hiztun talde baten hizkuntza nagusia hartzen duenean funtzio garrantzitsuenetarako, menpeko hizkuntza zokoratuz. Ordezkapen hori maila eta egoera ezberdinetan hasi eta garatzen da, hizkuntza-trebetasunekin lotzen delarik
Lau dira trebetasunak: hizketa, entzutea, idaztea eta irakurtzea.
Hizkuntza eraberritzeko oinarrizko faktorea belaunaldien arteko transmisioa da. Gurasoengandik seme-alabeetara trasmititzen ez bada, hizkuntza hori desagertzera kondenatuta dago. Dena den, hizkuntza-ordezkapena baldintzatzen dute faktore ugari daude:
•    Hizkuntzaren arnasguneak: leku hauetan hizkuntza gutxitua da nagusi eta bertan gehiengoak naturaltasunez hitz egiten du hizkuntza hori.
•    Reversing Language Shift (RLS): Hizkuntza-ordezkapenaren prozesuari buelta emateari deitzen zaio, eta euskaraz indarberritzea esaten zaio.

Belaunaldien arteko etena neurtzeko zortzi mailatako eskala bat gauzatzen du. Hizkuntzari eskalan dagokion zenbakia zenbat eta altuagoa izan, orduan eta larriagoa izango da pairatzen duen egoera.

Behatokia (euskararena): begira, zain egoteko tokia litzateke. Euskararen arloan, Hizkuntz Eskubideen Behatokia Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatu eta bideratu duen fundazioa da. Behatokia Euskal herritarren hizkuntza-eskubideak zaintzen ditu eta eskubideok Euskal Herri osoan, arlo publikoan nahiz pribatuan, babestera bideratzen du bere jarduna.
Izan ere, Euskal Herrian, ez dago herritar guztientzat aukera berdintasunik hizkuntzaren arloan. Euskarak, Euskal Herriko betidaniko hizkuntzak, ez du status ofizialik Euskal Herri osoan eta euskal hiztunek egunero dituzte ukatuak beren hizkuntza-eskubideak.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN): Eusko Jaurlaritzak antolatutako Euskararen Aholku Batzordeak aurreko bi hamarkadetan gauzatutako hizkuntza-politikaren emaitzak eta hizkuntza-normalizazioan erabilitako baliabideak aztertu zituen 1996 eta 1998 artean. Horren ondorioz Eusko Legebiltzarrak 1999an, onartu zuen EBPN.
•    Xedeak
Nagusia:
•    Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea.
Estrategikoak:
•    Euskara ondorengoetaratzea: euskararen transmisioa etengabekoa izatea.

•    Euskararen erabilera: euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza

•    Euskaldun gazteei euskara erakartzea eta gaztelania bezain baliozkoa egitea eta hori lortzeko euskarazko zerbitzuen eskaintza eskolaz kanpoko beste erabilera eremuetara zabaltzea.

•    Euskararen elikadura: euskara eroso eta erraz hitz egin eta erabiliko bada elikatu egin behar da, liburu, irrati, aldizkari, egunkari, telebista eta abarren bitartez.

Iturri bibliografikoak

 

 

Laburpen hitzak: , , , , , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: