RSS

1.2. Hizkuntzaren bariazioa

28 Dec

Atal honetan Euskararen aldaerak irakasgaiari dagokion 1.2 gaiko glosategia landuko dut.

Aldaera: Laboven ustez, aldaera linguistikoak gauza bera esateko dauden aukerak dira, hau da, erreferente bakarra adierazten duten forma ezberdinak. Aldaerak arrazoi ezberdinengatik gertatzen dira, baina arrazoi nagusiak batez ere, hizkuntzak aldatzeko daukan aukeran oinarritzen da.
Aldagaia: aldagaia erreferente bakarra adierazten duten froma ezberdinen multzoa da. Aldagai batek beraz, eduki ditzake bi aldaera edo gehiago.
Bariazio linguistikoa: hizkuntzaren erabileran gauza bera adierazteko forma ezberdinak txandakatzerakoan erabiltzen den fenomenoa da.
Hizkuntzaren bariazioa: hizkuntza baten barnean erabiltzen den hizkuntza- barietateen multzoa da. Hizkuntzaren bariazioa, beraz, hiztunek hitz egiterakoan dauzkaten aukera anitzan oinarritzen da. Hizkuntzaren bariazioa era ezberdinetakoa izan daiteke eta, horren arabera, sailkapenak ere alda daitezke. Bi talde nagusi egin daitezke:
•    Diastratikoa: gizatalde batek hizkuntza aldaera mota bat erabiltzen duenean. Soziolinguistika, hizkuntzaren inguruko ikerketak egiteko orduan, gizartean oinarritzen da, eta aztertuko den gizataldearekin zerikusia duten hainbat faktore aztertzen ditu: adina, sexoa, maila sozioekonomikoa. hezkuntza maila, egoera pragmatikoa…

•    Geografikoa: lurralde zehatzetan gertatzen diren aldaketak aztertzen dituenean. Aldaera batzuk lurralde zehatzetan gertatu eta erabiltzen dira eta lurralde batetik bestera aldatu egiten dira. Dialektologia banaketa geografikoan oinarritzen da, lurraldetan gertatzen diren aldaketak batzen dituelako gerora ikerketak burutzeko.

Soziolektoa: gizatalde, klase sozial, adin-talde bakoitzak erabiltzen duen hizkuntza aldaera.

Idiolektoa: leku edo une jakin batean pertsona baten erabiltzen duen hizkera.

Iturri bibliografikoak

Rosa Miren Pagolaren apunteak (Euskararen aldaerak irakasgaiaren irakaslea)

 
Iruzkin bat utzi

Posted by on Abendua 28, 2011 in Hizkuntzaren bariazioa

 

Laburpen hitzak: , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: