RSS

2. Hizkuntzen ukipena

28 Dec

Atal honetan Euskararen aldaerak irakasgaiari dagokion 2.gaiko glosategia landuko dut.

Hizkuntzen ukipena: Gizarte batean hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen denean gertatzen da. Lurralde berean hizkuntza bat baino gehiago erabiltzea arrunta izan da betidanik. Horregatik, hizkuntzak harremanetan daude, elkarrekin biziz. Beraz, bi hizkuntzen ukipena gertatzen da gizarte bateko hiztunek hitz egiterakoan txandakatzen dituztenean, aldaketaren ideia barneratuta duelarik. Hona hemen gerta daitezkeen hainbat fenomeno:

Sistemen ukipenaz gertatutakoak:
•    Interferentzia: elebitasun-egoeratan, bi hizkuntzen arteko ukipenaren ondorioz gertatzen den aldaketa.
•    Bateratasuna (konbergentzia): bi hizkuntza sistema hurbil daudenean elkartzeko duten joera.
•    Mailegua: hizkuntza batek beste hizkuntza batetik hartutako hitz edo bestelako hizkuntz elementua, bere egiten duelarik.
•    Kalkoa: hizkuntza batek beste hizkuntza bateko hitz edo esamolde bat itzuliz sortzen duen forma.

Hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen direnean:
•    Hizkuntzaren hautaketa
•    Hizkuntzaren ordezkapena
•    Kodigo aldaketa (hizkuntzen txandaketa)
•    Kodigoen nahasketa (amalgama)
Hizkuntzen ukipenez jarraitzen diren aldaerak:
•    Pidgin hizkuntzak: hizkuntza jakin baten sistema linguistikoaren sinplifikazioa, komunikazio mugatu eta murriztu bat bideratzen duena eta normalean, hiztunaren ama-hizkuntza ez dena.
•    Kreolera: ama-hizkuntza desberdinak dituzten giza taldeen arteko komunikatzeko bide bakarra bihurtu den hizkuntza.
•    Muga edo transizioko aldaerak.

Elebitasuna: bi hizkuntza erabiltzeko gaitasuna duen pertsona edo komunitatea adierazten duen fenomenoa da.
•    Banakoa: gizabanako batek bi hizkuntza erabiltzea.
•    Gizartekoa: gizatalde batek bi hizkuntza erabiltzea, bi hizkuntza-komunitate desberdin daudelako.
Eleaniztasuna: hiru hizkuntza edo gehiago erabiltzeko gaitasuna duen pertsona edo komunitatea adierazten duen fenomenoa da.
Diglosia: Komunitate batean bi hizkuntz sistema xede desberdinetarako erabiltzen direnean, hierarkia bat egoten delarik. Hau dela bide, hizkuntzen erabileren bereizketa sortzen da; bata erabilera jasoetako (administrazio, komunikabide, hezkuntzako) hizkuntza eta bestea maila apalagoko (famili giroko, lagunarteko) hizkuntza bihurtzen dira.

Iturri bibliografikoak

  • Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  • Rosa Miren Pagolaren apunteak (Euskararen aldaerak irakasgaiaren irakaslea).
 
Iruzkin bat utzi

Posted by on Abendua 28, 2011 in Hizkuntzen ukipena

 

Laburpen hitzak: , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: