RSS

1. Soziolinguistika eta dialektologia: azalpen nagusiak

28 Dec

Atal honetan Euskararen aldaerak irakasgaiari dagokion 1 gaiko glosategia landuko dut.

Soziolinguistika: hizkuntza bere testuinguru sozialean (nork hitz egiten du, ze aldaera mota erabiltzen du, noiz, zertan, norekin…) aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra.
Soziolinguistika giza-zientziekin oso lotuta dago, hala nola, soziologia, antropologia, giza-psikologia eta pedagogiarekin. Soziolinguistikak hizkuntzak gizartearekin duen harremana bilatzen du. Are gehiago, zabala da, esparru bera beste diziplina batzuk ere jasotzen dutelako, adibidez: etnolinguistikak. Horregatik zentzu zabalago batean esan daiteke soziolinguistikak hizkuntza bere osotasunean hartzen duela eta hizkuntzaren egitura eta gizartearen egituraren arteko lotura eta eragina bilatzen duela. Soziologiak ikuspegi horizontala betetzen duela esaten da, “gizartean” eta honako faktore hauetan oinarritzen delako: mintzailearen izatea, mintzailearen estatusa, inguru-giroa, mintzaldiaren gaia eta bilatutako helburua.
Dialektologia: dialektoak aztertzen dituen hizkuntzalaritzaren adarra.
Honako hauek hartzen ditu kontuan: norbanakoen erabilera, hizkuntzaren eraketa berezia, hizkuntzaren eremua eta mugak, dialektoen arteko mugak, dialektoen jatorria eta dialektoen estratifikazioa.
Hizkuntzaren banaketa dialektala egin eta dialektoen deskripzioa eta azterketa zientifikoa egiteaz batera, hizkuntzak dituen aldakien eta aldaeren azterketa diatopikoa eta diastratikoa egiten du, garaiak eta estiloak aintzat hartuz. Metodologiaren aldetik, bi zatitan banatzen da: geografia linguistikoa eta geolinguistika.
Dialektoa: hizkuntza baten aldaera, maila fonetiko, lexiko eta morfosintaktikoan ezaugarri bereziak dituena, eta lurralde mugatu batean mintzatzen dena. Egun, isoglosen bitartez mugatzen den lurralde zehatz batetan hizkuntza batek hartzen duen itxura. Honako hauek dira dialekto mota ezberdinak:
•    Kanpo irizpideetatik:
1.    Historikoa: arkaikoa/berria (berritzailea)
2.    Geografikoa: bable-a adibidez.
3.    Literarioa: prestigiokoa
4.    Soziala: soziolektoak.
•    Erabileraren ikuspuntutik:
1.    Normala: bizirik dagoena
2.    Beherunzkoa: galtzear dagoena
3.    Ondarrekoa: aztarna batzuetan gelditua
4.    Galdua

Euskalkia: Euskararen dialektoetako bakoitza.
Isoglosa: Bariazio dialektal jakin batengatik bereizten dire bi eremu geografiko banatzeko irudikatzen diren marrak.
Etnolinguistika: Hizkuntza baten eta hizkuntza horretaz mintzatzen direnen kulturaren arteko harremanak aztertzen dituen soziolinguistikaren adarra.
Geografia linguistikoa: Hizkuntzetan ematen diren aldaketak aurkitu eta elkarrekin erlazionatzen dituen dialektologiaren adarretako bat.
Geolinguistika: Fenomeno linguistikoen banaketa sozio-espaziala aztertzen duen dialektologiaren adarretako bat.

Iturri bibliografikoak

  • Harluxet hiztegi entziklopedikoa
  • Rosa Miren Pagolaren apunteak (Euskararen aldaerak irakasgaiko irakaslea)
 

Laburpen hitzak: , , , , , , ,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: